Eskeintza zabala aurkezten dizugu.
Zure beharretara hobekien egokitzen dena aukeratu
Gure filosofiari jarraiki, hasierako azterketa bat egitea gomendatzen dugu, ikaslearen behar eta helburuetara ongi egokitzeko.
Ikasleen beharretara modu zabalenean egokitu nahi dugu, ahalik eta aukera eta erreztasun gehien emanez. Horrela, klaseak online eskeintzeko ere prestatuak gaude. Lan era mota hau martxan jarri genuenetik oso emaitza onak lortu ditugu!!
Klase nahasiak hartzeko aukera dago: akademian eta online. Aukeratu hobekien datorkizun modua!
Hizkuntza bat ikasterako orduan ahalik eta baliabide gehien eskeintzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Hori dela eta, klase presentzialez gain, liburutegi edo ikasteko txoko bat ezarri dugu. Bertan, ordenagailuak eskura izango dituzue listening ariketak egin eta entzumena garatzeko.
Liburutegira sarrera edozein ikaslek izango du eta klase tarteetan bertako irakasleek zalantzak argitu eta laguntza eskeiniko diete bertaratutakoei.
Eskola txikietan zein gainontzekoetan, Eleaniztasunerantz plana ezartzekotan daude. Plan honen arabera, irakasgai batzuk ingeleraz eman beharko dira urte gutxiren buruan.
Zentzu honetan, eskoletan aholkularitza eskeintzen dugu, programazioa, epe motz zein luzerako helburuak ezarriz eta hobekuntzak egiten lagunduz. Horretarako irakaslegoa trebatzen laguntzen dugu, edota ikasgaiak (natur eta plastika) ingelesez emateko prestatu. Eskola bertan zein gure akademian egiteko aukera ematen dugu. Honen adibide, Aizarnazabalgo ikastolan izan dugun esperientzia aintzindaria. Bide honetatik jarraitu nahi dugu.
Sokagin Kalea 12 - 20820 Deba (Gipuzkoa)
648 268 206
info@english-square.net